XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arenicola-tan heste-altzo ondoan bi bihotz lateral dira (ik.21.A ird.); terebelido eta anfaretidoek, beste aldetik, beste bihotz bana dute brankien atzean.
PigmentuakEgitura primitiboa duten poliketoetan, odolak ez du pigmenturik azaltzen (silidoek eta filodozidoek adibidez).
Dena dela, poliketo gehienak pigmentudunak dira, pigmenturik arruntena hemoglobina delarik.
Hemoglobinatik aparte,
Bai batak eta bai besteak antzeko egitura dute.
Anelidoetan, gasen elkartrukea gorputzazalean izaten da.
Funtzio hau errazteko ba dira era batzu, beraien artean ondokoak garrantzitsuenak direlarik: a) Gorputzazalaren superfiziea emendatzea, eta hau brankien bidez egiten da.
b) Arnas-korronteen bidez gorputzazala oxigenoztatu egiten da eta, beraz, elkartrukea efikazagoa izaten da.
c) Arnas-pigmentuen erabilpena.
d) Arnas-aldeen baskularizazioa gehituz, oxigenoaren garraioa errazagoa izaten da.
Poliketoek brankien bidez hartzen dute arnasa, edota gorputzazaletik ere.
Brankien kopuruak eta kokatzeak aldaketa asko dute taldez-talde (ik.4.ird.).